2009/06/12

090612 . HERNANIKO IRAKASLEAREKIN ELKARTASUNA


PATXI ERRUGABEA, EHGAM ERE ZUREKIN

Desde EHGAM queremos mostrar nuestra preocupación por la detención del profesor de Hernani. Dudamos de la veracidad de la acusación y consideramos que la detención ha sido totalmente arbitraria. Exijimos la inmediata puesta en libertad del acusado y la clarificación de los supuestos hechos mediante pruebas irrefutables. Denunciamos también el tratamiento que los medios de comunicación han dado a la noticia.


  • Patxi Bereziartuari babesa adierazteko kontzentrazioa egin zen atzo Martutenen
  • Kronika, 2009-07-13
Aurreko igandeetan bezala, atzo ere kontzentrazioa egin zen Martuteneko espetxearen parean Patxi Bereziartua hernaniarrari babesa adierazteko. Familiak jakinarazi du oraindik ez dutela zehaztu datorren asteburuan zein egunetan izango den kontzentrazioa eta zehaztean adieraziko duela.

  • Patxi Bereziartuaren aldeko kontzentrazioa egin zen atzo Martuteneko espetxean
  • Kronika, 2009-07-06
Aurreko igandean bezala, atzo ere kontzentrazioa egin zen Martuteneko espetxearen parean, Patxi Bereziartuari babesa adierazteko. Familiak Kronikari adierazi dionez, Bereziartuak «izugarri eskertzen du herritarren babesa eta oso emozionatua dago». Antolatzaileek kontzentrazioekin jarraitzeko asmoa adierazi dute eta dei egin dute igandean ere espetxera hurbiltzeko, baina oraingoan 12:30etan.


2009-06-28 . MARTUTENE
  • Herritar talde bat bildu zen igandean Martutenen, Patxi Bereziartuari babesa eskaintzeko eta haren errugabetasuna aldarrikatzeko
  • Kronika, 2009-06-30
Jende asko inguratu zen igandean, Martuteneko kartzela aurrera, Patxi Bereziartua hernaniarrari beren babesa adieraztera, eta haren errugabetasuna aldarrikatzera. Joan den ekainaren 12an atxilotu zuten Bereziartua, eta herrian gogor kritikatu da atxiloketa, batik bat «inongo frogarik gabe atxilotu izana, eta baita atxilotzeko modua ere». Familiak errekurtsoa aurkeztua du, eta ikerketa irekita dago. Joan den igandean, familiak deialdia egin zuen Martuteneko kartzela aurrera azaltzeko, eta herritar asko izan ziren bertara azaldu zirenak, lagunak, lankideak, koru-kideak eta abar. 12:30etan, Patxi errugabea, herria zurekin lema zeramakien pankartaren atzean hernaniarraren aldeko txaloak, oihuak eta Kantuz abesbatzak kantatutako abestia entzun ahal izan ziren.

  • Sexu erasoa salatzeko kontzentrazioa egin dute Hernanin
  • Pasa den ostiralean hiru urteko haur bati sexu erasoa egitea leporatuta haur hezkuntzako irakasle bat atzeman zuen Ertzaintzak Hernanin.
  • Berria, 2009-06-19
Dozenaka lagun Hernaniko (Gipuzkoa) udaletxearen aurrean bildu dira eguerdian, haur hezkuntzako irakasle batek hiru urteko haur bati ustez egindako sexu erasoa salatzeko. Elkarretaratzean izan da Marian Beitialarrangoitia herriko alkatea, eta gertakaria salatzearekin batera, ustezko bortxatzailearen errugabetasun printzipioa errespetatzeko eskatu du.

Atzoko bilkuran, Hernaniko Udalak erasoaren aurkako adierazpena onartu zuen.

Pasa den ostiralean atxilotu zuen Ertzaintzak gizonezkoa, eta behin deklarazioa hartuta eta haren aurkako frogak aztertuta igandean Martuteneko (Donostia) espetxean sartu zuten. Sexu eraso larrien delitua egozten zaio, eta horrenbestez, errudun dela frogatzen bada gehienez hamar urteko kartzela zigorra jaso lezake.

Haurraren gurasoek ezarri zuten atxilotuaren aurkako salaketa pasa den ostiralean. Medikuak adintxikikoari egindako frogak aurkeztu zituzten gurasoek Ertzaintzan.

  • Patxi gure laguna eta korokidea
  • Kronika, 2009-06-14 # Mariaxun Casado Laburu · Kantuz abesbatzako kieen izenean
Kantuz Abesbatzako kideok gure animorik beroenak bidali nahi dizkizugu une latz honetan. Horrez gain, garrantzizko bi gauza adierazi nahi ditugu idatzi honen bidez. Batetik, gure laguna bihotz oneko pertsona dela eta horrelako gertakizun batean kokatzea ezinezkoa egiten zaigula, eta bestetik, ume horren eta bere familiaren samina errespetatuz noski, errugabetasuna mantendu beharraren deia egin nahi dugula, kontrakorik froga­tzen ez den bitartean.

  • El profesor de Hernani se enfrenta a diez años de prisión
  • Se le imputa un delito de abusos sexuales agravados a una menor de tres años
  • Noticias de Gipuzkoa, 2009-06-17
El profesor hernaniarra de educación infantil encarcelado el domingo se enfrenta a una pena máxima de diez años de prisión, ya que se le imputa un delito de abusos sexuales agravados a una menor de tres años de edad, según fuentes del caso.

El presunto autor de los abusos, que no sería profesor de la víctima, aunque sí tendría relación con ella, fue detenido el viernes por la tarde en su domicilio, situado en una céntrica calle del municipio, e ingresó en prisión tras ser puesto a disposición judicial.

Las fuentes citadas explicaron que el juez decidió encarcelar al acusado debido a la gravedad de la pena que, en caso de ser encontrado culpable, podría imponerse al detenido, ya que se le imputa un delito de abusos sexuales agravados que podrían estar castigados con hasta un máximo de diez años de reclusión.

También pusieron de relieve que la importancia de esta pena entrañaría un cierto riesgo de fuga en caso de que el inculpado hubiera quedado en libertad, además de haber dejado abierta la posibilidad de que actuara nuevamente contra la víctima, ya que conoce a la menor y forma de alguna manera parte de su entorno. Por todo ello, el juez acordó su ingreso en prisión.

El caso ha causado un gran impacto en Hernani, aunque de momento no ha habido ningún pronunciamiento público por parte del Ayuntamiento.

Los que si han hablado fueron los compañeros de la agrupación coral a la que pertenece el acusado, que en un comunicado defendieron la presunción de inocencia de su compañero, quien fue detenido después de que los padres de la presunta víctima denunciaran ante la Ertzaintza los abusos sexuales.

No hay comentarios:

Publicar un comentario