2009/07/24

090724 . YOGURINHA ETA BIELORRUSAK ERRENTERIAKO JAIETAN

......................................................................................
......................................................................................

2009-07-24 . Oreretako Txintxarri Elkartean

>>> IKUSI IÑAXOREN ARGAZKIAK

......................................................................................
  • Madalenetarako hainbat ekitaldi prestatu dituzte Txintxarri Elkartean
  • DJ emanaldiak, zinema, antzerkia eta afariak izango dira, besteak beste, hilaren 21etik 25era
  • Oarsoaldeko Hitza, 2009-07-15 # Jon Gonzalo
Madalenak hasteko astebete baino gutxiago falta da, eta herriko elkarte guztiak jaietarako prestatu dituzten ekitaldien azken xehetasunak lotzen ari dira.

Horietako bat da Txintxarri Elkartea. Agirre Lehendakaria plazan dagoen elkarteko arduradunek askotariko ekitaldiak prestatu dituzte madalenetarako. Hilaren 21etik 25era egunero izango dira ekitaldiak Txintxarri Elkartean.

Hilaren 21ean, esate baterako, musika izango da protagonista nagusia. Hilaren 22an, zinemari emango diote aukera. Hilaren 23an, berriz, bakarrizketa saioak izango dira.

Kabaret emanaldia
Txintxarri Elkarteko egitarauaren hitzordu nagusietako bat hilaren 24ko Yogurinha Borova eta Bielorrusak kabaret emanaldia izango da, 00:00etan. Ondoren, Dj -2ttor-ek musika jarriko du goizeko ordu txikiak arte. Hilaren 25ean, halaber, Djen musika izango da gau guztian zehar.

Afariak, egunero
Txintxarri Elkartean afaltzeko aukera izango dute herritarrek madalenetan. Afariak elkartearen kanpoko aldean egingo dituzte. 20 euroren truke menu bereziak emango dituzte.
  • Txintxarriren egitaraua
  • Uztailak 21. 20:00etan , jaiei hasiera emateko pregoia eta suziria, Txintxarri Elkartearen kanpoko aldean. 00:00etatik aurrera, berriz, Djak izango dira elkartean.
  • Uztailak 22. 20:00etan, film laburren emanaldia izango da Txintxarri Elkartearen barruan.
  • Uztailak 23. 20:00etan, bakarrizketa saioa izango da.
  • Uztailak 24. 00:00etan, Euskal Kabareta, Yogurinha Borova eta Bielorrusak-en emanaldiarekin. Ondoren DJ-2ttorren saioa hasiko da.
  • Uztailak 25. Madalenetako azken egunean ere festa giroa izango da Txintxarrin. Dj Pendejo eta Dj Txemikal arduratuko dira musika jartzeaz, 00:00etatik aurrera.
......................................................................................
  • Txintxarri se suma a la celebración de las Madalenas con actividades en su sede social
  • Anuncia su propio txupinazo para el día 21, a las 20.00 horas. También organizará cenas a diario en la plaza Lehendakari Agirre
  • El Diario Vasco, 2009-07-15 # M.L. . Oarsoaldea
  • Las actuaciones centrarán la noche del día 24. Al filo de la medianoche tomarán el escenario Euskal Kabareta, Yogurinha Borova y las Bielorrusas. «Si la esquizofrenia tuviera nombre de mujer -comentan-, se llamaría Yogurinha Borova, la mujer que vino del frío, mujer caliente que vino del frío, blanca pero negra por dentro, pigmea gigante, cajera entre bolsas, espía entre sordomudos, rubia con anhelos de morena, la incógnita del sexo, la suerte de la fea la guapa la desea...». Tras sus intervenciones, tomará el relevo DJ-2ttor.

No hay comentarios:

Publicar un comentario