2009/02/14

090214 . GAZTEHGAMEKO AURKEZPENAK


Hilabete batzuk dira Gaztehgam lehen aldiz Bilbon aurkeztu genuenetik eta honek sortutako ilusioak indartuta gure burua aurkezten jarraitzen dugu Euskal Herriko txoko ezberdinetan. Ehgam taldetik hurbil gauden gazteok sortu dugu Gaztehgam, Ehgam-ek 30 urte baino gehiagotan aurrera eramandako borroka gazte ikuspuntu batetik bultzatzeko helburuarekin. Hala, heterosexismoaren eta matxismoaren kateak apurtzeko tresna izan nahi dugu, iraultza sexualerako tresna hain zuzen ere. Mugimendu zabal bat eraiki nahi dugu eta norabide horretan hilabete honetan hainbat aurkezpen burutuko ditugu Gipuzkoan, gure burua aurkeztu, harreman sare berriak sortu eta hausnarketa zein eztabaida zabaldu asmoz. Hauek dira otsaileko zitak:
  • Otsailak 14 arratsaldeko 6etan OÑATIko GAZTETXEAN
  • Martxoak 14 arratsaldeko 6etan LASARTEko XIRIMIRI elkartean
Ez aukera galdu eta lotu askatasun sexualaren aldeko borrokara!





No hay comentarios:

Publicar un comentario