2009/06/11

090611 . TRANSFOBIA EZ GASTEIZEN EZ INON


  • Transfobia
  • Deia, 2009-06-17 # Rikardo Arregi
Batzuek erraz galtzen dute lana; langabeziarako bidea autopista zabala eta doanekoa zaie, abiadura handiko trena. Batzuentzat lan erregulazio bat izatea ere loteria desiragarria izango litzateke. Maria Jesús Lastrak sei hilabeterako sinatu zuen lan kontratua baina hiru ordu iraun lanean: goizeko hamaiketatik ordu biak arte. Sukaldean laguntzeko zegoen Gasteizen Alde Zaharreko ogitarteko denda batean baina nagusia konturatu omen zen Maria Jesús Lastra transexuala zela (ez galdetu nola) eta bere onerako kaleratu zuen. Bere onerako, bai, bere onerako, inolako asmo txarrik gabe. Nagusiak ez zuen arazorik transexualekin (guztiok gara oso toleranteak, ezta?), baina kontuan harturik Alde Zaharrean gazte mozkor asko dabilela asteburuetan deliberatu zuen hobe zela langileari arazo gehiegi ez ematea eta lan gabe utzi. Bihotz oneko gizona, zalantzarik gabe. Lan Ikuskaritzan salaketak daude, EHGAM-Arabak mobilizazioak antolatu ditu. Ez dakit, lerrook idazten ditudan bitartean, zer aterabidea izango duen arazoak baina bi gogoeta etortzen zaizkit burura oraintxe bertan, transfobia gaitzetsi eta salatzeaz gainera.

Lehendabizikoa enpresaburu, enplegatzaile edo nagusiei buruzkoa: nekatzen nau, nazkatzen nau, entzuteak behin eta berriz pertsona horien laudorio etengabea; badirudi negozioak baino karitatezko festak antolatzen dabiltzala eta egoera ekonomiko txarra sufritu, beraiek sufritzen dutela batez ere.

Bigarrena da gay, lesbiana eta transexualen mugimendu askotan nagusitzen ari den joera normalizatzaile eta lasaigarria, ezin ulertuzkoa dena bazterkeria kasuak eguneroko ogia ditugunean oraindik. Asteon bertan irakurri dut egunkari batean Benidormeko udalak (PP) eta Alikanteko diputazioak (PP) gay turismoa bultzatu nahi dutela gayak "bakezale eta lasaiak" direlako. Agian (agian ez, seguru) hasi-hasierako mugimenduetan zegoen probokazio puntu hura berreskuratu beharko genuke guztiok eta irribarretsu, zintzo eta jatorrak izateari utzi. Aspertu gehiegi dago munduan aspertu gehiago gehitzeko.


2009-06-12 · GASTEIZ


  • Transfobia salaketa: Ez da horren urruna
  • Transexuala izateagatik lanetik kaleratu dutela salatu du Maria Jesus Lastrak; hori ikusirik, transexualen errealitatea ezagutarazteko eta lantzeko neurriak eskatu dituzte EHGAM eta 7menos20 elkarteek.
  • Berria, 2009-06-13 # Jon Rejado • Gasteiz
Ez da pentsatzen den bezain urrutiko kontua. Homofobia, lesbofobia eta transfobia kasuez pentsatzerakoan Euskal Herritik kanpoko hirietan pentsa liteke, hedabide batzuetan ager daitezkeen indarkeria kasuak gogora ekarriz. Ordea, gure gizartean bereizkeria kasuak gertatzen direla salatzen dute elkarteek, horien berri ematen ez den arren. Isilpean gertatzen diren bereizkeria kasuak dira. Ikusezintasun horrekin bukatzeko asmoz, EHGAM eta 7menos20 elkarteek transfobia kasu bat salatu dute. Maria Jesus Lastra lanetik bota zuten joan den ostiralean, eta kaleratzearen atzean genero arrazoiak daudela nabarmendu dute.

Maria Jesus Lastra Gijongo (Asturias, Espainia) Soy como soy (Naizen modukoa naiz) transexualen elkarteko presidentea da. Berak azaldu bezala, sei hilabeterako lanpostu baterako eskaintza lortu zuen Gasteizko Alde Zaharrean dagoen ogitarteko denda batean. Aurreko ostiralean kontratua sinatu eta lanean hasi zen, goizeko hamaiketan. Hiru ordu geroago nagusia gerturatu zitzaion. Lastrak azaldutakoaren arabera, tarte horretan lanpostua eskaini zion enpresara joan zen nagusia, eta bere sexuaren inguruko galderak egin zituen. «Esan zidan emakume transexuala nintzela bazekiela; ezin nuela dendan jarraitu gaineratu zuen, dendara gerturatu ohi diren gazteak edanda egoten direlako batzuetan, eta agian eraso egingo zidatelako», nabarmendu du Lastrak. BERRIA dendako jabearekin hitz egiten saiatu zen atzo, baina ez zuen lortu.

«XXI. mendean horrelakorik gertatzea penagarria da; transexualok bizi dugun egoera penagarria da». Duela astebete, kaleratu ondoren, Lan Ikuskaritzara jo zuen, eta etzi adiskidetze egintza du ogitarteko dendako jabearekin. «Gai honekin ahal dudan urrunen heltzen saiatuko naiz. Saiatuko gara egoera konpontzen, baina nagusiak behartuta hartu behar banau... Garrantzitsuena da halako kasuak berriro ere ez gertatzea». Elkarte bateko presidente den neurrian, halako hamaika kasuren berri izan duela jakinarazi du Lastrak, eta oso gogorra izan daitekeela gaineratu du. «Psikologikoki indartsua ez bazara min izugarria egin diezazuke; zarena zarelako lan batetik botatzen zaituztela ez dugu ahaztu behar».

Sentsibilizazioa
Laneratzeko zailtasuna bereziki handia da transexualen kasuan, Transexualidad Navarra eta Errespetuz elkarteek azpimarratu izan dutenez. «Gay eta lesbianak ezkutuan izan dezakete beren sexu hautua; transexualok ezin gara ikusezinak izan, aldaketa batzuk egin behar ditugulako», gogorarazi du Sarai Montesek, Errespetuz pertsona transexualen integrazio eta defentsarako euskal elkarteko presidenteak.

Transfobia kasuei aurre egiteko neurriak proposatu dituzte EHGAM eta 7menos20 elkarteek. Horien artean, sentsibilizazioaren garrantzia nabarmendu dute, gizarteak transexualen egoeraren berri izan dezan. Horrez gain, diskriminazio positiboa eskatu diete instituzioei, gizarte bazterketara bultzatuak izan ez daitezen. Instituzioek egin beharreko lana nabarmendu dute, orain arte LGTB kolektiboen diskriminazioaren arloan egiten ari diren politika «hutsaren parekoa» dela salatuta.

Bestetik, Osakidetzan aldaketak egin beharko liratekeela aldarrikatu dute. Transexualitatea gaixotasuntzat hartzen da gaur egun -genero disforia-, eta horren arabera jokatzen dute profesionalek. Hori dela-eta, gaixotasuntzat hartzen duten protokoloak bukatzeko eskatu dute, eta Osakidetzan «benetako» Diziplina Arteko Genero Unitateari begirako trebakuntza eskaintzea aldarrikatu dute. Eusko Jaurlaritzako aurreko Osasun Sailak ez zuen eskaria baloratu nahi izan, eta gobernu berriak adierazi du eskariaren arabera eta dituen lehentasunetan oinarrituta hartuko duela erabakia.

Gertatutakoa salatzeko dozenaka lagun elkarretaratu ziren atzo, 20:30ean, San Frantzisko Xabierkoaren kalean, EHGAMek eta 7menos20 elkarteen deiari erantzunez.

  • Transexualitatea, 1980tik gaixotasuntzat. Osasunerako Mundu Erakundeak 1980an sartu zuen transexualitatea buruko gaitzen zerrendan.
  • Aldarrikapenak. Buruko gaitzen zerrendatik kentzea, eta endokrinologora joan aurretik psikiatrara joan behar ez izatea eskatzen dute.
  • EAEko Genero Disforia Unitatea. Gurutzetan dago, baina ez du sexu aldaketarako kirurgia eskaintzen.

2009-06-12 · GASTEIZ
PRENTSAURREKOA

  • «Me echó diciendo que al ser transexual me podían agredir»
  • Se llama Maria Jesús Lastra y ha sido despedida de su puesto de trabajo «tan pronto como su jefe se dio cuenta de que era transexual», según explicó ayer junto a EHGAM-Araba. Los comparecientes no dudaron en calificar como «terrorismo heteropatronal» y «transfobia» la actitud de los responsables de esa bocatería. La persona despedida relató lo sucedido y afirmó que este tipo de agresiones «pueden llegar a hundir sicológicamente a una persona».
  • Gara, 2009-06-13 # Zuriñe Etxeberria
Ayer hizo una semana desde que Maria Jesús Lastra se vio en la calle, y no tiene duda de que ha sido despedida por su condición de transexual. Fue la misma implicada, acompañada de Amets Martinez, miembro de EHGAM, quien relató los hechos en rueda de prensa. Después de realizar la correspondiente entrevista de trabajo, Maria Jesús fue contratada en una bocatería, pero a las pocas horas «el responsable del establecimiento se dio cuenta de que era transexual» y la despidió.

Alegó para ello que «al ser transexual y encontrarse el local en una zona de salir en la que hay jóvenes borrachos, podría sufrir una agresión», según narró Lastra. Para EHGAM, en cambio, «fue una disculpa muy pobre para tapar su agresión transfóbica».

Recordaron que las personas transexuales se topan cada día con un sinfín de dificultades a la hora de encontrar un puesto de trabajo, al tener que enfrentarse a «los prejuicios sociales de la patronal», según resumió Martínez. «No dudamos en calificar estos actos de terrorismo heteropatronal» concluyó.

«Boicot» a la bocatería
Además de denunciar públicamente lo sucedido, los colectivos 7 menos 20 y EHGAM llamaron al «boicot» de este estable- cimiento y a difundir «lo más posible» este mensaje. Ayer mismo también tenían previsto realizaron una concentración a las 20.30 en frente del local.

De igual modo, solicitaron una legislación que, basándose en una estrategia de discriminación positiva, «sirva para que las personas transexuales tengan acceso al mundo de trabajo y no se vean abocadas a una situación de precariedad laboral y precariedad social».

Por último, consideraron que la transexualidad es un tema que debe abordarse «con urgencia», en cuanto que afecta a un una parte de la sociedad y resulta todavía «totalmente desconocido, muy discriminado y estigmatizado».




TRANSFOBOEI BOIKOTA!!!


K O N T Z E N T R A Z I O A

EKAINAK 12 . OSTIRALA . 20:30

GASTEIZKO FARIÑASEN



ERASO TRANSFOBO BAT GASTEIZEN


Aste honetan, Fariñas aurrean dagoen bokateriatik Maria Jesus Lastra transexuala kanporatu dute, transexuala izateagatik hain zuzen ere. Lanerako elkarrizketa egin ondoren jabeak zuzenean hartu zuen lanposturako, handik ordu batzuetara, kontratua bidaltzen zuen bitartean, konturatu zen Maria Jesus transexuala zela, berarengana hurbildu eta esan zion kanporatzen zuela, bokateria erdigunean kokatuta zegoelako eta horregatik gazteak edanda etortzen zirela eta erasoak jasateko arriskua zuela, jabeak bere eraso transfoboa izkutatu nahian.

Hau dela eta, holako erasoak gelditzeko intentzioarekin, guztiak ditugulako lanpostu duin baterako eskubidea, gure orientazio sexualaz aparte, hiru deialdi egin nagi dizuegu, batetik denda honetara BOIKOTA, bigarrenik OSTIRALEAN ARRATSALDEKO 20,30ETAN FARIÑASEN KONTZENTRAZIOan parte hartzera gonbidapena eta hirugarrenik mezu hau ahalik eta jende gehienari helaraztea.


Esta semana la transexual María Jesús Lastra ha sido despedida de su puesto de trabajo, de la bocatería que se encuentra en frente de Fariñas, por su condición de transexual. Después de hacer la entrevista de trabajo fue contratada, a las pocas horas el responsable del establecimiento se dio cuenta de que era transexual, se acerco donde ella y le dijo que la despedía, al ser transexual y encontrarse el local en una zona de salir en la que hay jóvenes borrachos podría sufrir una agresión, tapando así su agresión tránsfoba con una disculpa tan pobre como esa.

Por este motivo, con la intención de acabar con este tipo de agresiones, porque todas tenemos derecho a un puesto de trabajo digno, independientemente de nuestra orientación sexual, queremos hacer tres llamamientos, el primero al BOICOT a este establecimiento, el segundo a la CONCENTRACION ESTE VIERNES 12 A LAS 20,30 EN FARIÑAS, y por ultimo a difundir lo más posible este mensaje.




  • «Me echaron del bar por transexual»
  • Una mujer de 40 años denuncia a una bocatería vitoriana por despedirla tras conocer su «condición sexual»
  • El Correo, 2009-06-12 # María Rego • Vitoria
Su contrato de trabajo era por «seis meses», pero apenas duró tres horas en el puesto. María Jesús Lastra cree que la echaron de la empresa, una bocatería situada en el Casco Viejo de la capital alavesa, con tanta rapidez «por ser transexual». Los motivos que supuestamente aportó el propietario del bar para explicar su despido no lograron convencerla en su momento y la única palabra que encuentra ahora para calificar la decisión de su ex jefe es «discriminación». Por ello, acudió pocos días después -sólo dejó pasar el fin de semana- a la Inspección Provincial de Trabajo para interponer una denuncia contra el local.

María Jesús, a punto de cumplir 40 años, llegó a la bocatería el pasado viernes para trabajar como ayudante de cocina. Entró «a las once de la mañana y a las dos de la tarde» colgó el delantal. Antes de salir del bar, «me llamó el dueño y me dijo que se había enterado de que yo era una persona transexual y que no podía tenerme en el local», recoge en la denuncia. La sorpresa y la indignación de esta mujer aumentó al escuchar las explicaciones del que era su jefe. Al parecer, el propietario del céntrico establecimiento le comunicó que entre los clientes se iba a encontrar con «gente borracha y juventud que se podían meter conmigo por mi condición transexual», relata con cierto pesar.

Pero la charla entre ambos no acabó aquí y, según cuenta la supuesta víctima, el dueño de la bocatería «me hizo firmar un papel y me entregó 40 euros». No hubo más discusión y María Jesús, presidenta de la asociación 'Soy como soy' de transexuales asturianos -ella nació en Gijón-, entendió que se trataba de «un despido improcedente por discriminación a mi condición sexual». Y así lo indica en la denuncia interpuesta el pasado lunes ante la Inspección Provincial de Trabajo.

Movilizaciones de apoyo
La mujer pidió, además, la celebración de un acto de conciliación con la empresa vitoriana aunque no guarda demasiada confianza en llegar a un acuerdo con su propietario, al que solicita un reconocimiento -verbal y escrito- del despido improcedente. El encuentro está previsto para el próximo lunes.

Pero las movilizaciones en apoyo de María Jesús comenzarán hoy con una concentración, organizada por Ehgam Álava -colectivo que agrupa a los gays, lesbianas, bisexuales y transexuales de la provincia-, a las ocho y media de la tarde en la calle San Francisco, frente a Fariñas.

El inesperado despido se suma a la lista de obstáculos que esta asturiana se ha encontrado a lo largo de su agitada vida. María Jesús se convirtió, por ejemplo, en el primer preso transexual de España que consiguió el traslado al módulo de mujeres -entró en uno exclusivo para hombres- en un centro penitenciario sin haberse sometido a una operación de cambio de sexo.

El primer logro llegó a finales de los noventa cuando la juez de vigilancia penitenciaria de Asturias -cumplió en Gijón una condena de cárcel de dos meses por robo en un establecimiento- dictaminó entonces que tenía derecho a vestirse como mujer en el centro penitenciario masculino.


Berria, 2009-06-12

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada