2009/06/04

090604 . "DEVENIR PERRA" LIBURUAREN AURKEZPENA ERRENTERIAN


"DEVENIR PERRA" LIBURUAREN AURKEZPENA ERRENTERIAN
ITZIAR ZIGA eta VERONIKA ARAUZOREN ESKUTIK

Ekainak 6 . osteguna . 19:30

MIKELAZULON
Antolatzaileak: GARAIPEN, MEDEAK, LAS CHULAZAS


Devenir perra / Itziar Ziga ; prólogo de Beatriz Preciado y Virginie Despentes. – Madrid : Melusina, 2009 [06]



A Itziar Ziga le gustan las boas de plumas, en ocasiones se disfraza de camionero, y en otras se autodenomina perra. Este libro, escrito en primera persona desde la voz deslenguada y agreste de una guerrillera incombustible, da fe de ese instante de iluminación en el que el activismo se reviste de lucha divertida y desacomplejada, batalla campal de ideas, gritos estridentes y anormales, reivindicación brutal de lo que queda al margen de una sociedad que castra y condena. La libertad y el entusiasmo de Ziga son rabiosamente contagiosos, así como terribles y esclarecedores. Cuando ya no importa ser hombre o mujer, cuando esta distinción se convierte en irrisoria, el flujo de pensamiento campa a sus anchas y dinamita cualquier discurso hegemónico y bienpensante. En estas coordenadas se mueve la autora de Devenir perra: sin patria ni Dios; con puños, lentejuelas y bastante mala baba.

  • Itziar Ziga • Idazlea: «Euskal feminismoa munduko indartsuenetako bat da, baina kutsu puritano handia du»
  • Emakumeen glamour ironikoa eta urdanga kategoria berreskuratzeko beharraz mintzatuko da gaur, Errenterian, 'Devenir perra' liburuaren egilea, Bartzelonako post-porno eszenako kide batekin batera.
  • Berria, 2009-06-04 # Edu Lartzanguren.
«Muturreko feminitate subersiboen» inguruan mintzatuko da gaur Itziar Ziga idazlea bere jaioterrian (Errenteria, Gipuzkoa, 1974). Bartzelonan bizi da aspaldi, eta "Devenir perra" liburua argitaratu du aurten (Urdanga bihurtu). Idazlearekin batera izango da Veronika Arauzo, liburuko protagonistetako bat. Gaur, 19:30ean, Mikelazulo kultur elkartean.

Zertan da "Devenir perra" liburua?
Erretratu kolektibo eta biografikoa da, muturreko feminitate subertsibo antipatriarkalaren ingurukoa. Elkarrizketak dira, Bartzelonako nire inguruko neska biologiko, transexual, homosexual eta lesbianei egindakoak. Azken urteotan aurkitu dudan feminitate parodikoa erretratatu nahi izan dut. Horrez gain, putaren estigma feminismoarentzat berreskuratu nahi izan dut.

Urdanga hitza, irain izan ondoren, harrotasun ikur bihurtu nahi duzu?
Urdanga hitzarekin deskribatzen dugu geure burua, sexuaren aldeko feminismoa bultzatzeko. Borrokatu nahi dugu bolada neokontserbadore honek ekarritako feminismo instituzional abolizionista. Halako erakundeak, putei lagundu beharrean, haiei jazartzen laguntzen ari dira.

Veronika Arauzo da zure liburuko protagonistetako bat, eta gaur zurekin egongo da hitzaldian.
Veronika nire adineko neska transexuala da. Sexuaren langilea da, eta aktibista feminista eta antikapitalista. Aspaldi egin dugu lan elkarrekin. Biok modu berean ulertzen dugu feminismoa eta feminitatea. Gizontasuna idealizatu egin du askotan feminismoak, eta emakumetasunaren zeinu guztietatik askatzeko esan ohi digu. Gure ustez, ordea, bide guztiak dira zilegi politikoki kontzienteak badira. Ez da beharrezkoa gizontzea edo baztertzea kortseak, oinetako takoidunak eta depilazioa. Puta itxurarekin errespetua lortzen baduzu eremu guztietan, indarrean dagoen misoginiak atzera egiten du. Matxismoak eta feminismo zaharkituak gure itxura gaitzetsi dute, eta, esaterako, titiak ez erakusteko esan digute. Horrek indartu egin gaitu, matxinoak garelako.

Post-pornoaren amak, Annie Sprinklek, emakumeak «jainkosa» bihurtzeko dei egiten zuen duela 20 urte, eta zuek orain jainkosa urdanga bihurtu nahi duzue?
Nire dibetako bat da Annie Sprinkle; ezagutzen dut, eta liburuko azken atala hari eskaini diot: Annie Sprinkleren aluari gorazarre. Nire ustez, Sprinkle bera identifikaturik sentituko litzateke urdangarekin, gu jainkosarekin identifikatzen garen bezala.

Zertan bereizten da zuek egiten duzuen pornoa eta komertziala?
Porno komertziala izugarri aspergarria da, eta ez nau berotzen, estereotipo berberak etengabe erabiltzen dituelako. Geurea ironikoa da, eta politikoa; errepresentazio kodeak aldatzen ditu. Gainera, benetan jotzen dugu larrua bideotan. Geure errealitatea islatzen du, eta berotzen gaitu.

Bartzelonan egiten duzun lana Euskal Herrian egiterik izango zenuke?
Leioako fakultatean nengoela, 1996. urtean, Martxoaren 8a ospatzeko, bi metroko alua egin genuen, eta kafetegiko atean jarri genuen. Ezpainak ireki behar zenituen sartzeko. Emakumezko irakasle bat haserre etorri zitzaigun, feminista liberal burges horietako bat. Bortxaketa kolektiboa irudikatu izana egotzi zigun. Zergatik bortxaketa eta ez larru jotzea? Euskal feminismotik asko edan dut nik. Nire ustez, munduko indartsuenetakoa da, baina kutsu puritano handia du, zoritxarrez, kultura katolikoarengatik



>>> KLIKATU ETA IRAKURRI!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada