2009/07/10

090710 . ARRAZAKERIA EZ ERRENTERIAN EZ INON

  • BIZIKIDETZAREN ALDE
  • Errenteria, 2009-07-10
Idatzi hau sinatzen dugun elkarte, talde eta sindikatuak kezkatuta gaude Errenteriako Iztieta auzoan azken egunetan izan diren manifestazioekin. Elkarretaratze horietan gure artean bizi diren magrebiarren aurkako oihuak entzun ditugu eta beraiekiko jazarpena ikusi dugu.

Iztieta auzoak dituen arazoak bizilagun guztien kalterako dira, arazo horiek bizilagun guztiei eragiten diete, hemengoak ala hangoak izan. Arazo horiei aurre egiteko bizilagun guztien lankidetzaz gain, beharrezkoak dira gizarte-politika eta lege-arau egokiak. Ez dago aitzakiarik etorkinen aurka egiteko. Arazo guztien errua ahulenei leporatzen badiegu, xenofoboen alde egingo dugu. Ez dago beste biderik, zubiak eraikitzea baizik.

Auzorako hobekuntzak eskatzen dituzten bizilagun askoren artean magrebiarren kolektiboa salatzeko asmorik ez dagoela badakigu. Besteak ezagutzea, ingurukoen beldurrak eta nahiak entzutea da hormak eraisteko modu bakarra, errealitatea itxuraldatu eta etorkinekiko gorrotoa elikatzen duten estereotipoak suntsitzeko bide bakarra. Arrazakeria guztion etsaia da.

Bizilagun guztioi eragiten diguten arazoei aurre egiteko bide bakarra dugu: bizilagun guztion arteko elkarrizketa. Izan ere, arazoak guzti-guztionak dira.
  • Almachribia-Tierra del Magreb Elkartea, Amalatz Emakume Taldea, Bilgune Feminista, Cáritas, CCOO, EHGAM, ELA, ESK, Fatimako Ama Parrokia, Garaipen, Iztietako Almohssnin Kultur Elkartea, LAB, Mikelazulo Kultur Elkartea, Oarsoaldeko SOS Arrazakeria, Txintxarri Elkartea
......................................................................................
  • POR LA CONVIVENCIA
  • Errenteria, 2009-07-10
Las asociaciones, colectivos y organizaciones que respaldamos este escrito estamos muy preocupados por las manifestaciones que se han producido estos días en el barrio Iztieta de Errenteria. En ellas se han gritado consignas contra el colectivo magrebí que vive entre nosotros y nosotras en una clara actitud de acoso e intimidación.

Los problemas reales que tiene el barrio de Iztieta afectan a toda la vecindad por igual. Sean de donde sean. La colaboración entre toda la comunidad, junto con las políticas sociales y las normativas legales, han de ser las que tomen cartas en este tema. Ninguna excusa puede dar paso a manifestaciones contra los colectivos de inmigrantes. Señalar a los más débiles como los culpables de todos los problemas es hacer el juego a los elementos más xenófobos de la sociedad.

No hay otra solución que tender puentes. Sabemos que entre muchos de los vecinos que exigen mejoras en el barrio no hay intencionalidad de acusar al colectivo magrebí. Conocer “al otro”, escuchar sus temores y sus aspiraciones es la única forma de destruir muros y de derrumbar los estereotipos que distorsionan la realidad y alimentan el odio contra el extranjero. El racismo es enemigo de todos y todas.


No hay otro camino posible que el del diálogo para juntos hablar y discutir de problemas que afectan a todo el vecindario. A todo el vecindario sin excepción.

  • Amalatz Emakume Taldea, Asociación Almachribia-Tierra del Magreb, Asociación Cultural Almohssnin – Mezquita de Iztieta, Bilgune Feminista, Cáritas, CCOO, EHGAM, ELA, ESK, Garaipen, LAB, Mikelazulo Kultur Elkartea, Oarsoaldeko SOS Arrazakeria, Parroquia Ntra. Sra. de Fátima, Txintxarri Elkartea
......................................................................................
  • Bizikidetzaren alde lan egiteko prest daudela berretsi dute magrebtarrek
  • Auzoko mabregatarrek ez dutela gertatuakoaren errua dio Iztietan sexu-eraso ahalegina jasan zuen emakumeak
  • Berria, 2009-07-11 # Ainara Arratibel . Errenteria
Errenteriako Iztieta auzoko (Gipuzkoa) magrebtarrak prest agertu dira, gainerako bizilagunekin batera «delinkuentzia eta auzoak dituen bestelako arazoak» konpontzeko. Hala, bizikidetzaren alde lan egingo dutela berretsi zuten atzo egindako elkarretaratzean. «Auzoan bakea eta askatasuna izan dadin egingo dugu lan». Hala, eskari bat egin diete auzotarrei. «Urteak daramatzagu hemen, eta sekula ez dugu arazorik izan. Ez gaitzatela guztiak zaku berean sartu; ezta gure mezkita eta saltokiak ere. Denak ez gara gaizkileak». Elkarretaratzean izan zen sexu-eraso ahalegina jasan zuen emakumea. Emakumea xenofobia mota guztien aurka agertu zen, eta Iztietako magrebtarrak ez direla gertatutakoaren erredun adierazi zuen.

Herenegun auzo elkarteak deituta egindako manifestazioaren ostean, atzo arratsaldean Iztietako magrebtarrak izan ziren kalera irten zirenak. Hala, elkarretaratzea egin zuten Diputazio plazan. Elkarretaratzean ikurrina, Marokoko bandera eta bakearen eta delinkuentziaren aurkako pankarta bat ikusi ahal izan ziren.

Hainbat etorkin adingabek auzoan arazoak sortu izan dituztela aitortzen dute magrebtarren kolektiboak. «Etorkin adingabe hori emakume bat bortxatzen saiatu bada, ordain dezala. Baina guk ez dugu ezer egin, eta ez dugu haiek egindakoagatik ordaindu behar». Etorkin adingabeen arazoan Gipuzkoako Foru Aldundiak «zerikusi handia» duela uste dute. «Eskuetatik joan zaie», salatu dute. Hortik harago, orain egun batzuk arte auzoan ohikoa zen irudia berreskuratzea nahi dute. «Gure haurrak eta gazteak plaza honetan-Diputazio plazan-jolasten ikusi nahi ditugu, gainerako umeekin batera».

Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak hartutako neurriak ondo ikusten dituzte, baina beren saltokiak ikertzeko duten asmoa salatu dute. «Ez zaigu bidezkoa iruditzen soilik gure saltokiak ikertzea. Ikertu behar badituzte, auzoko saltoki guztiak iker ditzatela».

Udalaren neurriak
Hain zuzen ere, saltokiak ikertzea izango da Iztietan «bizikidetza eta normaltasun soziala» berreskuratzeko Udalak iragarritako neurrietako bat. Horrekin batera, bitartekaritza zerbitzu bat sortuko dute. Azken egunetako gertaeren harira, asteazkean izandako bileran adostu zuten hori Udalak eta Herrizaingo Sailak. Zerbitzu horretako arduradunek etorkinekin eta bizilagunekin hitz egingo dute; eta, ondoren, mahai bat osatuko du arazoarekin zerikusia duten aldeekin. Udalak ez du mahai horretan parte hartuko. «Eraginkorrak izateko zuhur jokatu behar dugu».

Zerbitzu horrekin batera, ertzain gehiago ibiliko dira auzoan, eta goiz eta arratsaldez udaltzainen patruila bat ariko da auzoa zaintzen; gauez bi patruila izango dira lan hori egingo dutenak. Auzo elkartetik jada aurreratu dute gertutik jarraituko dutela neurria horiek betetzen diren edo ez.

Herriko hainbat erakundek eta taldek salatuko dute azken egunetan gertatutako. Hala, ELAk, LABek, ESK-k, CCOOk, Bilgune Feministak, EHGAMek, Garaipenak, Caritasek, Oarsoaldeko SOS Arrazakeriak, Iztietako Almohssin Kultur Elkarteak, Mikelazulo Kultur Elkarteak, Txintxarri Elkarteak, Fatimako Ama Parrokiak, Amalatz Emakume Taldeak eta Almarachiba Kultur Elkarteak ere agiri bateratua bat kaleratu dute.

Elkarte eta talde horiek «kezkaz» ikusten dute gertatutakoa. «Arazo guztien errua ahulenei leporatzen badiegu, xenofobiaren alde egiten dugu». Hala, zubiak eraikitzearen alde egin dute. «Besteak ezagutzea, ingurukoen beldurrak eta nahiak entzutea da hormak eraisteko modu bakarra; errealitatea itxuraldatu eta etorkinekiko gorrota elikatzen duten estereotipoak suntsitzeko bide bakarra. Arrazakeria «guztion etsaia» dela nabarmendu dute. «Arazoak konpontzeko modu bakarra elkarrizketa da».

EAEko Ararteko Iñigo Lamarcarentzat «onartezina» da magrebtar guztiak laidotzea, «gutxi batzuek sor ditzaketen arazoengatik». «Gehienak herritar onak eta eredugarriak dira. Ez dute arazorik sortzen». Iztietan sortutako arazoek konponbide errazik ez duela onartu du, baina arduraz jokatzeko eskatu die Botere Publikoei. «Ahalik eta azkarren eta modu eraginkorrenean esku hartu behar dute, batik bat prebentzioaren alorrean».

Bi atxilotu lapurretagatik
Errenteriako udaltzainek, berriz, bi etorkin atxilotu zituzten atzo, Iztietan, mehatxuak eta lapurreta egitea egotzita. Atxilotuetako bat adingabea da, eta Foru Aldundiaren zaintzapean zegoen.

Udaltzainek emandako datuen arabera, 08:30 aldera izan ziren atxiloketak, Iztietako Donostia kalean. Bizilagun batek, bi gazte furgoneta batean lapurtzen ari zirela abisatu zien. Atxiloketaren unean, gazteek heriotza mehatxuak egin zizkietela salatu dute udaltzainek.

......................................................................................
  • Asociaciones y sindicatos preocupados por el acoso a magrebíes en Errenteria
  • EFE, 2009-07-10
Asociaciones feministas, colectivos de inmigrantes, sindicatos como ELA, LAB, CCOO y ESK, Cáritas y SOS Racismo han expresado este viernes su gran preocupación por las manifestaciones celebradas durante los últimos días en Errenteria (Guipúzcoa) en las que se ha producido un "acoso" al colectivo magrebí. Desde el pasado viernes se han convocado en el barrio de Iztieta de Errenteria concentraciones ante tiendas y locutorios regentados por inmigrantes, a raíz de la detención de un menor magrebí acusado de violar a una mujer. También este jueves por la tarde más de 400 vecinos se manifestaron para denunciar la creciente inseguridad en este barrio, en una protesta en la que participaron algunos inmigrantes, y a primera hora de esta tarde está prevista otra marcha convocada por la Asociación de Magrebíes de Errenteria para pedir "paz, diálogo y convivencia".

SOS Racismo, junto a sindicatos y diversas agrupaciones, entre las que figuran la Asociación Cultural Almohssnin-Mezquita de Iztieta, la Asociación Almachribia-Tierra del Magreb, y Garaipen, que agrupa a mujeres inmigrantes de Guipúzcoa, han difundido un comunicado en el que dicen estar "muy preocupados" por las consignas contra el colectivo magrebí que se han gritado en las concentraciones celebradas en Errenteria, "en una clara actitud de acoso e intimidación".

Defienden que "los problemas reales que tiene el barrio de Iztieta afectan a toda la vecindad por igual", por lo que apuestan por la "colaboración entre toda la comunidad" y por la aplicación de "políticas sociales" y de la normativa legal para solucionar esta situación.

"Ninguna excusa puede dar paso a manifestaciones contra los colectivos de inmigrantes", porque "señalar a los más débiles como los culpables de todos los problemas es hacer el juego a los elementos más xenófobos de la sociedad", agrega la nota.

"Tender puentes"
Los firmantes del comunicado creen que la única solución es "tender puentes", reconocen que muchos de los vecinos no pretenden acusar al colectivo magrebí, y ponen de relieve que "conocer 'al otro', escuchar sus temores y aspiraciones, es la única forma de destruir muros y de derrumbar los estereotipos que distorsionan la realidad y alimentan el odio contra el extranjero".

"El racismo es enemigo de todos", concluye este comunicado suscrito por SOS Racismo, Bilgune Feminista, Amalatz Emakume Taldea, Garaipen, EHGAM, las asociaciones Almohssnin y Almachribia, Mikelazulo Kultur Elkartea, Txintxarri Elkartea, ELA, LAB, CCOO, ESK, la parroquia Nuestra Señora de Fátima y Cáritas.

......................................................................................
......................................................................................

No hay comentarios:

Publicar un comentario