2009/03/23

090323 . GERNIKAN ERE MATXISMOAK HILTZEN GAITU!

2009-03-26 · DONOSTIA

2009-03-25 · BILBO

2009-03-24 · GERNIKA


Gernikan, bikotekideak hil duen emakumearen hilketa gaitzetsi eta elkartasuna familiari adierazteko bilkura deialdia


ASKI DA!!
Gure eskubidea: indarkeriarik gabe bizitzea!!!
Mobiliza zaitez!!!

K O N T Z E N T R A Z I O A K

MARTXOAK 26 . OSTEGUNA . 19:30etan
DONOSTIAKO BULEBARREAN
Donostiako Emakume Feministen Plataforma


MARTXOAK 26 . OSTEGUNA . 19:00etan
TOLOSAKO TRIANGULOAN
Bilgune Feminista


M A N I F E S T A Z I O A

MARTXOAK 27 . OSTIRALA . 19:00etan
GERNIKAKO UDALETXETIK




  • Emakume bat hil da bart Gernikan, ustez bere senarrak eraso eginda
  • 44 urte zituen hildakoak. Ertzaintzak dioenez, 19 urteko alaba larri zauritu du gizonezkoak. Etxe inguruan atxilotu dute, labana batekin. Aurten, Euskal Herrian ustez bikotekideak hil duen lehenengo emakumea da.
  • Berria, 2009-03-24
Emakumeen kontrako indarkeriaren beste egun lazgarri bat: Gernika-Lumon (Bizkaia) emazte bat hil egin du gizonezko batek, bere senarrak. Hala jakinarazi du Ertzaintzak. 44 urte zituen hildakoak, 48 urte ustezko erasotzaileak. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, labana batekin hil du. Etxe inguruan atxilotu dute gizonezkoa, labanarekin.

Bart izan da gertaera, 23:15 aldera, Barrekale kalean -herriaren erdigunean dago-. Bizilagun batek ohartarazita joan da hara Ertzaintza. Honek dio adingabeko seme baten eta 19 urteko alabaren aurrean egin duela eraso gizonezkoak. Alabari ere egin dio eraso eta larri zauritu du; Galdakaoko (Bizkaia) erietxera eraman dute.

Ertzaintzak jakinarazi du ez zutela inoiz emakume haren salaketarik jaso indarkeriagatik. Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkateak, berriz, esan du herrian "integratutako" familia dela.

Aurten, Euskal Herrian ustez bikotekideak hil duen lehenengo emakumea izan da. Iaz 5.200 emakumek baino gehiagok salatu zituzten tratu txarrak Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Haietatik sei hil egin zituzten bikotekideek.



No hay comentarios:

Publicar un comentario