2009/09/13

090913 . EHGAM 18. KANPALDIA

MILA ESKER GUZTIOI!!!
AURTEN ERE LORTU DUGU!!!


ELIZAREN TRANS-LESBO-HOMO-FOBIARI STOP!!!
ASKI DA!!! UTZI BAKEAN!!!
ELKARRETARATZEA LOIOLAN

EHGAM - MEDEAK



IKUSI >>>
INAXOREN ARGAZKIAK

INAXOREN ERREPORTAJEA

  • Sentitzen dudanaz
  • 'Maribollotrans' kanpaldia egiten ari dira ostiraletik gaur arte Azkoitian. Sexualitatea natural bizitzearen garrantzia nabarmendu eta gay, lesbiana eta transexualen eskubideak aldarrikatzen ari dira.
  • Berria, 2009-09-13 # Ainara Arratibel . Azkoitia
Ander Gisasola zumarragarrak ez du arazorik izan ingurukoei mutilak gustuko dituela esateko. «Egia da badela oso gaizki pasatzen duen jendea, baina ez da hori izan nire kasua». Gakoa, natural jokatzea: «Beti jokatu izan dut natural nire sexualitatearen inguruko gauzak azaltzeko orduan, eta nik uste dut hortxe dagoela gakoetako bat ingurukoek ere natural hartzeko. Horixe da ingurukoei gay, lesbiana edo transexualak direla aitortzea beldur ematen dieteni gomendatuko niekeena». EHGAM Euskal Herriko Gay Askapenerako MugimenduaMaribollotrans kanpaldia egiten ari da Azkoitiko Kukuherri aterpetxean (Gipuzkoa), eta han dago Gisasola, beste ehun lagunekin batera. Ekimen horren bidez, ezberdin bizi, sentitu eta maitatzeko moduak daudela aldarrikatu eta gizarteak horiek errespetatzearen garrantziaz ohartarazi nahi du EHGAMek.

Hemezortzigarren aldia da EHGAMek kanpaldia antolatzen duela. Dena den, aurrenekoz egin dute Azkoitian. Aurreko urteetan Oiartzungo Arritxulo aterpean (Gipuzkoa) bildu dira. Hausnartzeko ez ezik, ondo pasatzeko eta elkar ezagutzeko aukera ere eskaintzen du kanpaldiak. Hala, hiru eguneko egitarau betea osatzen ari dira aurten ere: mendi martxa, yoga saioa, eros masaje saioa, ibilaldi botanikoa, maribollotrans literatur tailerra, bio dantza ikastaroa, tupper sex saioa...

Errespetu eta naturaltasun hori lortzeko giltzetako bat hezkuntzan dagoela uste du Gisasolak. «Oso garrantzitsua da eskoletan izan daitezkeen edozein motatako jarrera homofoboak eta baztertzaileak amaitzea, baina hori bezain garrantzitsua da horiek ez gertatzeko neurriak hartzea. Denak diferenteak gara, eta elkar errespetatzen ikasi behar dugu, hori natural bizitzen».

Sexualitateari behar baino garrantzi handiagoa ematen diote askok, Gisasolaren ustez: «Zer inporta zait niri alboan dudana norekin oheratzen den, edo zer duen hankartean edo bularrean?». Kanpaldia naturaltasun horren isla izatea nahi dute: «Badira uste dutenak gay, lesbiana eta transexualentzat dela bakarrik. Baina ez da horrela. Edonork parte har dezake».

Bide horretan, ghettoetatik ihes egitearen beharra ere ikusten du Gisasolak. «Kasu batzuetan gay, lesbiana eta transexualak izan gara halakoak sortu ditugunak: gay giroko tabernak, adibidez. Halakoekin lortu nahi den naturaltasun hori oztopatzen da neurri batean». Euskal Herriaren kasuan, leku horiek «oso espainolduta» daudela ohartarazi du Gisasolak. «Hori aldatzeko, jabetze eskolak antolatu ditugu. Horien helburua da euskaraz aritzeko orduan segurtasuna lortzea, ondoren hitz egin ahal izateko».

Elizaren «jarrera homofoboen» aurka
Gay, lesbiana eta transexualen eskubideak aldarrikatzea ere badu helburu, sorreratik, kanpaldiak. EGHAMek beti salatu izan du Elizak gay, lesbiana eta transexualekiko dituen «jarrera homofoboak». Gaur ere hala egingo dute, 13:00etan Azpeitiko Loiolako basilikan (Gipuzkoa) egingo duten elkarretaratzean. «Gogorarazi behar da gay, transexual eta lesbianen artean badirela sinestunak. Dena den, ez dugu soilik errespetua eskatuko guretzat, baizik eta gizarte osoarentzat. Izan ere, adibidez, antisorgailuen aurkako jarrerekin gizarte guztiaren aurka ari dira».

Elizak sexualitatea ulertzeko duen moduarekin lotzen ditu Gisasolak jokabide horiek. «Elizarentzat sexu harremanen helburua haurrak izatea da. Guretzat, berriz, plazera sentitzeko, maitatzeko eta sentimenduak adierazteko modua dira, besteen artean, sexu harremanak».

Datuak
Zer: 'Maribollotrans' kanpaldia.
Non: Azkoitiko Kukuherri aterpetxean (Gipuzkoa).
Aldia: 18. aldia du aurten kanpaldiak.
Parte-hartzaileak: ehun lagun inguru.
Jarduera nagusiak: Mendi martxa, yoga saioa, eros masaje saioa, ibilaldi botanikoa, 'maribollotrans' literatur tailerra, biodantza ikastaroa, 'tupper sex' saioa...

1 comentario:

  1. Kaixo!
    Hainbat arrazoirengatik (adina, besteak beste) aspaldi-aspalditik ez naiz agertu ere egin kanpaldietatik. Halere, egon zaitezte seguru poz-pozik jasotzen ditudala urtero haietan gertaturikaren berri, dela prentsaren bidez, dela blogaren bidez, dela bertan egondako lagunen bidez...
    AUTEN EDERRA BAINO EDERRAGOA IRUDITU ZAIT INAXIOK EGIN DUEN ERREPORTAIA. ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO.
    MUXU HANDI BAT DENONTZAT.
    IMANOL ALVAREZ

    ResponderEliminar