2009/10/20

091020 . GIB PROBAREN EGUNA


GIB PROBAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Urriaren 20a GIB Probaren Nazioarteko Eguna dugu. Egun aproposa da GIB birusaren detekzio goiztiarraren garrantziaz ohartarazteko. Eta, horregatik, bereziki gizonezkoekin sexua izaten duzuen gizonezkoei (GsG) zuzentzen gatzaizkizue EHGAM elkartetik. Behar-beharrezkoa dugu geure osasun-egoera ezagutzea birus horren aurka egiteko. Garaiz jakitea bizitza da, bai zuretzat, bai zure ingurukoentzat. Beraz, animo! Eta egin ezazu proba erregularki. Egungo estatistikek ez dute ezer onik esaten: infekzio kopuruak, azken boladan behera egin zuenak, gora egin du berriz ere. Izan ere, sexu-ohituretan erlaxatzeko joera egon da. Halaber, Sexu bidezko infekzioen gorakada gertatzen ari da: sifilisarena, batez ere. Gogoan izan: egin sexua segurtasunez eta preserbatiboa erabili. Pertsona seropositibo askok ez dakite birus-eramaileak direla, harik eta gaixotasun oportunistaren bat edo HIESa bera garatzen duten arte. Guztion kontua da sexu bidezko gaixotasunen, GIBaren eta HIESaren aurka egitea. Guztion arazoa da pandemia horri mugak jartzea. Geure serologia ezagutzea lehen urratsa baino ez da. Egin ezazu, arren GIBaren proba. ANIMO!

......................................................................................

DIA MUNDIAL DE LA PRUEBA DEL VIH

El 20 de Octubre celebramos el Día Mundial de la Prueba del VIH. Una fecha más para concienciar de la importancia de la detección precoz del virus del VIH. Y, desde EHGAM, nos dirigimos especialmente a los hombres que tienen sexo con hombres (HsH). Es de suma importancia conocer nuestro estado de salud para luchar contra este virus. Saberlo a tiempo es vida, para ti y para las demás personas. Por ello queremos decirte ¡ponte las pilas! y hazte la prueba regularmente. Las estadísticas actuales son preocupantes: la bajada de infecciones que se venía produciendo durante los últimos años está sufriendo un retroceso, como consecuencia de la relajación de hábitos que se constata. Se está produciendo, además, un incremento de las Infecciones de Transmisión Sexual (ITS), en especial de la sífilis. Recuerda: practica siempre sexo seguro y utiliza el preservativo. Muchas personas seropositivas desconocen ser portadoras hasta que se manifiesta una grave enfermedad oportunista o, incluso, hasta que han desarrollado el propio sida. Porque luchar contra las ITSs, el VIH y el SIDA y poner freno a la pandemia es tarea que nos incumbe a todo el mundo, conocer nuestra serología es un primer paso. Hazte la prueba del VIH: ¡PONTE LAS PILAS!

......................................................................................

  • Hiesari aurrea hartzeko «funtsezko erreminta» bilakatu da proba azkarra
  • Berehalakoa, anonimoa eta doakoa, horrelakoa da hiesari aurrea hartzeko «funtsezko erreminta» bihurtu den proba azkarra. Minutu gutxitan burutzen den proba honek, besteren artean, infekzioaren transmisio arriskua ekiditea edota diagnostikoa ahalik eta azkarren lortzea ditu helburu.
  • Gara, 2009-10-21 # Zuriñe Etxeberrria
Orain dela hainbat urtetatik hona, Sidalava Arabako hiesaren kontrako batzordeak Giza Immunoeskasiaren Birusa (GIB) detektatzeko probak egiten ditu herritarren artean urriaren 20an. Helburua bikoitza da: birusaren egoera serologikoa ezagutzea eta transmisioaren arriskua ekiditea.

Orain dela bi urtetik dago Gasteizen hiesaren proba azkarra egiteko aukera; hain zuzen ere, San Frantzisko kaleko bigarren zenbakian, Sidalava batzordearen egoitzan. Proba egiteko lehendabizi ziztada txiki bat ematen zaio interesatuari, odol tantatxo bat hartzeko. Behin odol tanta hartuta, kartoi berezi batean jarri eta erreakzioa eragiten duen likido bat botatzen zaio. Emakumeek haurdun ote gauden jakiteko egiten ditugun proben oso antzekoa da.

Minutu batzuen buruan, emaitza izango dugu; proba egiteko erabilitako kartoian marra batzuk azalduko dira. Lehen marrak Giza Immunoeskasiaren Birusa dugula adieraziko luke; bigarrenak, berriz, proba bera baliozkotzat hartzeko balio du. Hau da, emaitza positiboa edo negatiboa izan, bigarren marra beti agertu behar da. Agertu ezean, proba ez da baliagarria izango eta prozesu osoa errepikatu beharko da.

Birusak positibo ematen duen bakoitzean Sidalavak protokolo bera jarraitzen du: Txagorritxuko ospitalearekin kontaktuan jarri eta bertara gerturatzen dira emaitza baieztatzeko. Berriz positibo emanez gero, tratamenduarekin hasi beharko litzateke. Emaitza positiboa denean, Arabako batzorde hau gaixoaren jarraipena egiten saiatzen da, etorkizunean izan ditzakeen beharretan laguntza emateko.

Batzordeko kide den Txerra Bolinagak azaldu zigunez, «probako emaitza negatiboa denean, %100ean da fidagarria; positiboa denean, ordea, %99an». Izan ere, Bolinagak adierazi zigunez, birusa dugun edo ez erabat ziurtatzeko denbora tarte bat beharrezkoa da -epe horri «leiho garaia» deitzen zaio-. Birusa hartu eta hiru hilabete pasa arte ezinezkoa da gaixotasuna detektatzea, «horrek suposatzen duen ezinegonarekin». Ezinegona GIBa dugun ez dakigulako eta, gainera, beste bati transmititu diezaiogulako.

Kasu gehiago azken urtean
Arabako hiesaren kontrako batzordean 80 pertsona inguruk egiten dute lan guztira; prebentzio arloan buru-belarri aritzen direnak, berriz, bost dira. Infekzio kopuruak izandako igoera dela-eta «kezkatuta» daude batzordean, izan ere, hiesaren prebentzio eta kontrolerako EAEko planeko datuen arabera, 2007tik 2008ra 173tik 199ra igo zen proban positibo emandako pertsona kopurua. Hori bai, baliteke horren arrazoia gero eta proba gehiago egiten direla izatea ere.

Aurtengo datuei dagokienez, urtarrila eta iraila bitartean 355 pertsona izan ziren Arabako batzordearen egoitzan informazio eske. Guztira 350 proba egin zituzten -bost kasutan praktika arriskutsurik ez zenez egon proba ez egitea erabaki zuten-, eta horietarik pertsona bakarrak eman zuen positibo. Proba egin zuten gehienak gizonak ziren, nahiz eta 143 emakume ere gerturatu ziren, baita beste bost emakume transexual ere. Proba egiteko arrazoi nagusia sexu harremanak izaterakoan preserbatiboa apurtzea edo hori ez erabiltzea izan zen. Proba egin zutenen erdia baino gehiago ziren gasteiztarrak.

Proba anonimoa, doakoa eta berehalakoa izatea oso baliagarria da gero eta jende gehiagok egin dezan. Eta noski, bide batez, birusa transmititzea ekiditeko.

......................................................................................

......................................................................................

......................................................................................

......................................................................................
  • Green insiste: “El preservativo no es la solución contra el sida”
  • Sólo un comportamiento sexual responsable puede frenar la pandemia. Edward Green, experto en sida, que apoyó las declaraciones de Benedicto XVI sobre la prevención del contagio al inicio de su viaje pastoral a África, ha vuelto sobre el tema en el Meeting de Rímini.
  • COPE, 2009-09-26 # Aceprensa

No hay comentarios:

Publicar un comentario