2009/04/02

090402 . EHGAM LAIKOTASUNAREN ALDE


Agiri honen bidez, datorren Aste Santurako prozesioetan Udalaren parte hartzea salatu nahi du EHGAMek.

Ezagunak dira orain egun gutxi Eliza den erakunde antolatuaren arduradun nagusiak preserbatiboaren erabileraren kontra esan dituenak, HIESAk gogorki zigortzen dituen lurraldeetan hain zuzen ere; jakina da erakunde honek emakumezkoek euren gorputzekiko beharko lituzketen eskubideen aurka ageri duen jarrera; ezaguna da gay, lesbiana eta transexualei dagokionez erakunde honek duen diskurtsoari darion gorrotoa, transfobia, homofobia eta lesfobia bultzatzen duen diskurtsoa, alegia. Eta hau guztia ezaguna izanik ere, testuinguru honetan, erakunde honen paseoak ikusiko ditugu berriz ere gure hiriko kaleetan zehar eta horretarako gure istituzio publikoen babesa eta laguntza izango dute, bortizkeriaren aurka behin eta berriz agertu diren instituzio horiena hain zuzen. Ez al da bortizkeria Elizak gure gorputzekiko eta oro har gurekiko duen jarrera?

Honengatik guztiagatik, deia luzatzen diegu instituzioei edozein erakunde homofobo, lesbofobo eta transfoboekiko dituzten harremanak eten ditzaten, bai laguntza ekonomikoak zein bestelako izaerakoak ere; horrelako ekitaldietan gure izenean parte har ez dezaten eskatzen diegu. Alegia, sexu askatasunean oinarritutako etorkizunerantz jo dezatela eskatzen diegu eta beraz, osasun publikoaren aurka jotzen duten Eliza bezelako erakundeekin kolabora ez dezaten.

Azkenik, ez diogu agiri honi amaiera eman nahi Gasteizko Legebiltzarreko Mahaiko Presindente berria izango den Arantza Quirogaren perfilari gure kritika egin gabe. Joan den astean, gure kezka azaldu genuen PSE eta homofobiaren alderdiaren (PP) arteko lankidetzaren aurrean eta kezka hori areagotu zaigu Elizaren eremu muturrekoari lotutako eta gure gorputzekiko gorroto eta amorru bizia erakusten duen pertsona honen izendapena dela eta. PSOE, Moncloan eserita, Gasteizko Udalaren ardura duena eta Eusko Jaurlaritza gidatuko duen alderdia, gure eskubide eta errebindikazioetatik gertuago zegoela uste genuen eta hau da berriz topatzen duguna: Elizak deitutako prozesioei laguntzak, homofobiaren alderdiarekin itun sinatzea eta Opuseko mahaiburua Legebiltzarrean..

EHGAMek horrelako jokabideei aurre egingo die eta jarrera hauek gelditzeko erabaki irmoa hartua dugu. Lesbofobia, transfobia eta homofobiari aurre egiteko erabakia hartua dugu eta beraz, hemendik aurrera laikotasunaren eta gure gorputzen kontrako erasoak salatzeko ekimenak antolatuko ditugula iragarri nahi dizuegu, hauek izanik gure jardueraren lan-ildo nagusienak.


EL ROTO · El País, 2005-01-21


EHGAM quiere denunciar la participación del ayuntamiento de Gasteiz en la convocatoria de procesiones para la temporada de semana santa 2009.


En el contexto actual en el que el máximo responsable de la banda organizada, llamada iglesia, ha promulgado en uno de los lugares con más infecciones del virus del VIH la no utilización del preservativo, en el que esta banda organizada se ha posicionado en contra del derecho que tienen todas las mujeres al libre uso de su propio cuerpo, esta banda que con sus discursos constantemente incita al odio contra al colectivo de lesbianas, transexuales y gays, que provoca la transfobia, lesbofobia y homofobia, va pasearse un año más por las calles de nuestra ciudad con la ayuda de nuestras instituciones, con esas instituciones que rechazan la violencia, ¿acaso la agresión a nuestros cuerpos no es violencia?

Por tanto pedimos a las instituciones que retiren toda ayuda económica o de otra índole a organizaciones homófobas, lesbófobas y tránsfobas; que no participen en esos actos en nuestro nombre; en definitiva, que caminen hacia un futuro basado en la libertad sexual, y que no colaboren con sectores como la iglesia que atentan gravemente contra la salud pública.

Finalmente no queremos acabar esta nota sin rechazar la figura de la nueva presidenta de la cámara de Gasteiz Arantza Quiroga. Ya advertíamos la semana pasada de la preocupación del pacto entre PSOE y el partido de la homofobia (PP); esa preocupación se ha acrecentado con la elección de esta persona vinculada a la rama más radical de la banda organizada llamada iglesia, y que más rabia y odio arroja contra nuestros cuerpos. Creíamos que el partido que ocupa el sillón de la Moncloa, que gobierna el ayuntamiento de Gasteiz y que gobernará el gobierno vasco, el PSOE, estaba ubicado en una posición más cercana al respeto a nuestras reivindicaciones, justo en este momento nos encontramos con las ayudas a las procesiones de la iglesia, un pacto con el partido de la homofobia y una presidenta del parlamento del Opus.

Ante este tipo de actuaciones EHGAM les hará frente, y ya hemos tomado la determinación de parar este tipo de actos, de ponerle freno a la lesbofobia, homofobia y transfobia. Así anunciamos que en adelante procederemos a convocar actos por la laicidad y contra la agresión a nuestros cuerpos, y que esta será una de nuestras principales líneas de intervención.


GARNOTTE · Le Devoir, 2009-03-19



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada