2009/11/09

091109 . MATXISMOAK HILTZEN GAITU!!!


Gaur, asteazkena, hilak 11, elkarretaratzera deitu du Emakumeen Mundu Martxak hilketaren salatzeko. Bilboko Arriaga antzokian 19:30ean, Gasteizeko Andra Mari Zuriaren Plazan 20:00etan, Iruñeko Udaletxe Plazan 20:00etan eta Donostiako Bulebarrean 19:00etan: «Aski da! Nazkatuak gaude! Erasotzaileak kanpora!» lelopean bilduko dira.

INDARKERIA | ASKI DA!!!
Irisarrin bi emazte ustez hil zituen gizona auzipetu egingo dute
Prokuradoreordeak ukatu egin du genero indarkeriako kasua dela: «Familia barruko drama bat da»
Emaztea eta amaginarreba hil ditu ustez gizon batek Irisarrin
Antza, bere buruaz beste egiten saiatu da gizona, baina semea iritsi eta aita salbatzea lortu du. Poliziak ikerketa abiatu du. Hildakoak 84 eta 51 urteko emakumeak dira; ustezko hiltzaileak 61 urte ditu

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada